XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

-Gera zaitez hemen, Almansako zakur arnegatu hori erantzun zion Bizargorrik.

Errementeriara inor bidali beharrean, bera joatea erabaki zuen Bizargorrik.

Bai, Almansa etoiak esaniko lekuan ziren giltzak.

Jakina, musulmanek ez dute alkoholik edaten eta, beraz, ez zioten jaramonik egin zahato eta zahagiei.

Bestalde, mazoa ere hantxe zen, errementeriako beste lanabesen artean ezkutatuta.

Atzera itzuli zen bere bainura Aljereko erregea.

- Esaidazu, Almansa, zure belarriaren eta mihigainaren truke, nortzuk dira nire aurka altxatu nahi dutenen buruzagiak?

Izen guztiak eman omen zituen Almansak eta, dirudienez, Portuondo egin zuen beste guztien buru.

Izen guztiak entzun eta Francisco hura besteen artera igorri zuen berriro, inork susmo txarrik har ez zezan.

Gero, itxaron egin zuen.

Abenduaren hogeita zazpian, aldiz, hamazazpi kristau bainuetatik atera zitzaten agindu zuen Bizargorrik.

Goizeko zortziak omen ziren.

Hamazazpi kristauak ekialdera begira jarri omen zituzten.

Gero... gerokoa gogor egiten da idaztea.

Zati-zati egin omen zituzten guztiak, bildotsak edo arkumeak balira moduan.

Lepoak moztu, besoak atera, hankak xehetu, zer ez omen zieten egin.

Antonio de Sosak ez dio Portuondo paldoan sartu zuten ala ez.

Kronikak dioen hurrengoa da Bizargorrik debekatu egin zuela zati haiek, geratzen ziren apurrak, itsasora botatzea edo lurperatzea.

- Txakurrek ere jan beharra dute eta jan ditzatela beste txakurkumeon zatiak agindu zuen.

- Eta inork bestela egiten badu, hori ere txakurrek jango dute, gero!

Sosak dioenez, Juan Domingo Portuondo hogeita bost urteko gizon gaztea zen, orduantxe bizarra hazten hasia eta ile gorriduna.

Esne kolorekoa omen zuen azala, eta gorputzez handia ez bazen ere, dotore taxutua zen haren gorputza.

Sosak grazia handikoa zela dio, minez.

Baina ez du paldoa aipatu ere egiten, eta ez da krudelkerien deskribapenean atzean geratzen delako.

Ez.

Ondoren, Almansa haren heriotza kontatu digu bere kronikan.